Atzo, urtarrilak 10ean, lekualdatze lehiaketarako deialdia argitaratu zen.
Izena emateko epea11tik 27ra izango da, biak barne.
Zalantzaren bat ala laguntza behar izanez gero, horren inguruko saio bereziak egingo ditugu hiriburuetako egoitzetan afiliatuentzat.
Dakizuenez, hurrengo ostiralean, Azaroaren 25ean emakumeok pairatzen dugun indarkeriaren aurkako nazioarteko eguna izango da. Gaur egun, emakumeok pairatzen dugun indarkeria estrukturala denez gure bizitzen esparru guztietan ematen da eta nola ez, horrelako egoerak lan munduan ere ematen dira.
Komunikabideen bidez jakin izan dugu Gema Zabaletak zuzentzen duen Sailak datorren urtetik aurrera 0-3 urteko haurrak zaintzeko 18 “parking” gehiago abian jarriko dituela.
Egun, zerbitzu publikoen aurka pairatzen ari garen erasoak eta murrizketak direla-eta, irakaskuntza ez da alde batean gelditzen. Kasu honetan, ekimen sozialeko ikastetxetan lanean dihardugun langile kopurua 7.500ekoa da, eta gure lan hitzarmenaren amaiera data, 2009ko abenduan izan zen. Horren ondoren, 2010eko maiatzean lan hitzarmen berria negoziatu behar zuen mahai eratu bagenuen ere, murrizketak direla eta, negoziazioa etenda dago.
Atzo Hezkuntzan ematen ari diren murrizketen aurkako mobilizazio ezberdinak egin ziren Euskal Herrian. Nafarroan greba eguna izan zen eta Donostia, Gasteiz eta Bilbon manifestazioak egin ziren ELA-LAB eta STEE/EILAS sindikatuek deituta "Hezkuntzako langileoi ERASORIK EZ! Kalitatezko hezkuntza eta zerbitzu publikoen alde!" lelopean.